XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Agian oso interesgarria izango litzaizuke gogoan dudan pertsona batekin hitz egitea.

Donard-ek edaten ari zen kafe katilutik gora altxatu zuen bere begirada: - Norekin? - Terroristen artean dugun infiltratu batekin.

- Zerbait entzun dut horretaz.

Egia esan, Belfastera joateko asmoa nuen han poliziak dituen informatzaileekin eta infiltratu horrekin hitz egiteko.

Esan iezadazu zerbait azken honetaz.

- Ezin dezaket. Hori egin aurretik nire buruzagien baimena hartu behar nuke.

Donard-ek mahai gainean zituen telefonoetatik bat altxatu zuen.

- Eskatu ezazu baimen hori.

Eta lasai, sarjentu.

Linea pribatua da, zuzena Belfast-eko gure buruzagiekin.

Bitartean, kafe gehiago eskatzera irtengo naiz.

Donard kafe pitxar batekin itzuli zenean Hide sarjentuak alaiki begiratu zion: - Lortu dut baimen hori, jauna! Donard-ek irribarrez bi katiluak kafez bete zituen eta ondoren eseri egin zen.

- Beno, hitz egin iezadazu hartaz.

- Ez da asko infiltratu horretaz kondatu ahal dizudana, existitzen dela eta bere lanean bikaina dela besterik ez.

Zuk hemen Old horrekin duzun arazoa azaldu diet gure buruzagiei eta harekin elkarrizketa bat prestatuko dizute, zuk pertsonalki ezagutu dezazun eta zure arazoa zuzenean planteiatu diezaiozun.

- Noiz eta non? - Beraiek deituko zaituzte.

Baina zera esan behar dizut, Zerbitzuan oso pertsona gutxik ezagutzen dutela pertsonalki infiltratu hori (...).